Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

2300 produktu dituen denda birtuala eta 100 kultur ekitaldi iragartzen ditu Durangoko Azokak

Durangoko Azokak gaur arratsaldean ireki du aurten erakusleiho eta saltoki izango duen denda birtuala eta bertan 2300 produktu izango dira aukeratzeko, nahiz eta salmentak edizio berezi honi hasiera emango zaion abenduaren 4an abiatuko diren. Abenduaren 8a bitartean burutuko den 55. edizioan 852 nobedade eskuragarri izango dira, hain zuze, 636 liburu, 100 musika-produktu, 44 aldizkari eta 72 bestelakoak.

Aurten ez da erakusmahairik egongo Landako Gunean baina gaur egin den aurkezpena hartu duen aretoa “aurtengoan online dendaren biltegi, eta sormen eta kultur ekitaldi desberdinen erakustoki bihurtuko da”, Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikak adierazi duen.

Denda birtualeko katalogoa kontsultatzeaz gain, online dauden produktuak aukeratu eta ‘desioen saskian’ kokatzeko aukera egongo da gaurtik aurrera, eta abenduaren 4an aukeratutako produktuak erosi, ordaindu eta erosketa amaitu ahal izango da. “Ordainketa egiten duten lehenengo mila erosleek aurtengo kartelaren irudiarekin egindako poltsa berezia jasoko dute doan, euren erosketarekin batera” eta “45 eurotik gorako erosketa guztiek ez dute bidalketa-gasturik ordaindu beharko”, gogoratu dute Gerediagako kideek.

Aurkezpenak eta agerraldiak

Salmentez gain, Durangoko Azokak zuzeneko aurkezpenak eta agerraldiak ere programazioan tartekatuko ditu. Plateruena Kafe Antzokian, esaterako, diskoen aurkezpenak egingo dira eta guztira 37 musika-talde igoko dira taula gainera, Bulego, Marlik, Zetak, Mikel Urdangarin, Haxotz, Korrontzi, Rafa Rueda, Basabi eta Gatibu, besteak beste.

Ohikoak diren Ahotsenea, Kabi@, Szenatokia, Saguganbara, Irudienea eta Areto Nagusia guneetan ere jarduerak egongo dira. Landako Gunean, aldiz, familientzako ipuin aurkezpenak eta ikuskizunak, mahainguruak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatur solasaldiak eta liburuen aurkezpenak izango dira. Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Jakoba Errekondo, Miren Agur Meabe, Yurre Ugarte, Kattalin Miner, Andoni Olariaga, Iñaki Egaña, Danele Sarriugarte eta beste hainbat idazle bertan izango dira.

Abenduaren 4an izango den ‘Azokako lehen taupaDA!’ inaugurazio ekitaldian, Azokako kide eta erakundeetako ordezkariez gain, Eñaut Elorrieta, Kirmen Uribe (New Yorketik) eta Bagara dantza talde durangarra izango dira.

Aurtengo edizioa agurtuko duen ‘Taupadaz taupada’ ikuskizunean berriz, Miren Amuriza, Amancay Gaztañaga, Antton Telleria eta Maite Arroitajauregi ‘Mursego’ izango dira, edizio honetako leloaren inguruko hausnarketa plazaratuz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Goku

    Eta segurtasun distantzia eta sei pertsona arteko bileren debekua?
    Kultura segurua dela esan ahal izateko, elkarte eta instituzioek eredu izan beharko lukete, bestela herritarren erantzukizuna eskatzea ez da bidezkoa.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados