Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

220 gaztetxok parte hartu ahal izango dute Udalekuetan

Abadiñoko Udalak 220 plaza eskainiko ditu aurtengo udalekuetan parte hartzeko. Uztailaren 2tik 13ra bitartean egingo dira, eta 3-12 urteko umeentzat zuzenduta daude. Izena emateko epea maiatzaren 25ean amaituko da, Udal Mediatekan eta Errota Kultur Etxean.

Iazko udan  Abadiñoko 200dik gora umek hartu zuten parte euskerazko ekintza ludiko horietan.  Argi Abad Euskera Arloko zinegotziak azaldu duenez, udalekuek aukera ematen diete herriko umeei  udako oporraldia herrian bertan igaro eta gozatzeko. “Gure asmo nagusia da  umeak euskerazko ekintzekin jolasean jartzea. Ekintzak aisialdikoak badira ere, badute beti eduki hezitzailea”, azpimarratu du Abadiñoko zinegotziak.

Udalekuak  goizeko 9:30etatik 13:30etara egingo dira herriko eskoletan, baina irteerak ere egingo dira. Umeak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: 3- 6 urte bitartekoak, eta 7-12 urtekoak.

 

Bus zerbitzua egongo da

Udalekuaren prezioa 60 eurokoa izango da. Neba-arreba bi matrikulatzen badira bigarren umeak erdia ordainduko du, eta hiru neba-arreba inskribatzen badira hirugarren umearentzat udalekua doan izango da. Gainera, umeak udalekuetara eraman-ekartzeko bus zerbitzua egongo da dohainik.

Udalekuen berri gehiago emateko batzar bat egingo da onartutako umeen gurasoekin  ekainaren 21ean, arratsaldeko zazpietan,  Errota Kultur Etxean.
 

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados