Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

2022ko Biribilketa, Durangaldeko Neska*Gazteon Topagunea, Elorrion ospatuko da bihar

biribilketa-feministaBiribilketa, Durangaldeko Neska*Gazteon Topagunea Elorrioko plazan, Gaztetxean eta Portalekuan egingo da ekainaren 18an eta prestatutako egitarauan tertuliak, tailerrak, kontzertuak eta manifestazioa tartekatuko dira.

Ekimenarekin bat egin dute Zornotzako Suhaziak neska* gazte taldeak, Iurretako Auskari neska* gazte taldeak, Elorrioko neska* gazte taldeak, Abadiñoko Izpilikuak talde feministak eta Zaldibar eta Durangoko mugimendu feministan dabiltzan zenbait neska gaztek.

Edizio honetako ekitaldiak Herriko plazan ‘Durangalde feminista!’ gaiarekin egingo den kafe tertuliarekin hasiko dira goizeko 11:00etan. Ordu bete geroago hizpide desberdinak mintzagai izango dituzten tailerrak hasiko dira; ‘Nola erabili soinu ekipo bat’ landuko dute Gaztetxean, ‘Zer da erotizatzea?’ izango dute mintzagai Portalekuan, eta ‘Zer da zaintzak erdigunean jartzea?’ gaia jorratuko dute plazan bitzen diren neskek.

Solasaldiak amaitu ondoren, bertako ekoizleen produktuekin egindako bazkaria egongo da 6 euroren truke, eta bertan izan nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik. Bazkalostean, bakarrizketa egongo da plazan.

Pala txapelketa jokatuko dute 17:30etik aurrera plazako frontoiak. Jaione Escribano eta Udane Iturbe alde batetik eta Ane Aldama eta Naroa Saez bestetik, aurrez aurre izango dira. 19:00etan ‘Hau ez delako gure oreka, elkarrekin saretuz sistemari kolpeka! manifestaldi musikatua abiatuko da eta ondoren Akelarrea egongo da plazan.

Egitaraua borobiltzeko, eskualdeko PT taldea, Usurbilgo Maddi eta Elene, eta Ginger talde zarauztarraren kontzertuak egongo dira Gaztetxean 22:00etatik aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados