Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

2021eko egutegia egiteko argazki lehiaketa deitu du Elorrioko Udalak

ElorrioCascoHistoricoElorrioko Udalak 2021erako egingo duen euskarazko egutegia osatzeko argazki lehiaketa deitu du eta bertan agertuko diren irudiak konfinamendu egun hauetan ateratakoak izan behar dira. Maiatzaren 31ra arte bidali daitezkeen irudiek “konfinatuta gauden bitartean etxean bizi ditugun uneak edo etxeko balkoitik edo leihotik ikusi duguna” erakutsi behar dute.

Lehiaketara aurkeztu ahal izango diren argazki edo ordenagailuz egindako edozein argazki-konposizioek, 2021eko hamabi hilabeteak zein azala osatzeko erabiliko dira eta, ondorioz, 13 irudi aukeratuko dira guztira.

Parte hartzea 16 urteko elorriarrei mugatuta dago eta ezinbestekoa da argazkiak norberaren etxean edo balkoi eta leihotik ateratakoak izatea. Irudiek bertan bizitako uneak, bertatik ikusten den paisaia edo giza-paisaia erautsi dezakete, besteak beste.

Gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu egile bakoitzak, 346 mmko zabalerarekin eta 253,5 mmko altuerarekin. Lanak jpg formatuan, 300pppko erresoluzioarekin, CMYK kolore ereduarekin eta, asko jota, 6 Mbko pisua izan dezakete.

Irudiak elorrio@elorrio.eus helbide elektronikora bidali behar dira eta bertan egingo da izena ematea ere, ‘2021 egutegia’ goiburua jarrita. Mezuan NAN, telefono zenbakia eta  argazkien izenburuak jarri behar da.

Aukeratzen diren hamahiru argazkiek 60 euroko txartel bana jasoko dute Elorrioko saltegietan erabiltzeko. Adingabeen kasuan, txartelen balioa gurasoei edo tutoreei emango zaie.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados