Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

20 erakustoki, 100 abelburu eta azpi gorri ahumen dastatzea egongo da Mañariko Azokan

Azpi gorri arrazako 100 aletik gora egongo dira ikusgai Mañarian. (Argazkia. azpigorri.com)

Mañariko Aste Kulturala domekan goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean ospatuko diren XXII. Artisau, Elikadura eta Landare Azokarekin eta XXI. Azpi gorri Monografikoarekin amaituko da.

Bizkaiko zenbait herritik gerturatutako ekoizleak izango dira Artisau, Elikadura eta Landare Azokako protagonistak. Bertan jarriko diren hogei erakustokietan pate, gazta, ogia, sagardoa, txakolina, txorizoa, pasta ekologikoa eta gozokiez gain, ortuariak, loreak eta landareak ikusteko eta erosteko aukera egongo da.

Azokaren inguruan, batez ere umeentzat prestatutako eskulanen tailerrak antolatu dituzte. Alde batetik, eskegitako lorategiak egiten ikasiko dute birziklatutako ontzietan jarritako loreekin, eta bestalde, landareekin egindako serigrafia irudiak egingo dituzte.

Azoka baino edizio bat gutxiago, hogeita bat hain zuen, beteko du Azpi gorri erakusketa monografikoa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik gerturatutako abeltzainek 20 aker eta 86 ahuntz inguru gerturatuko dituzte Mañarira.

Gainera, erakusketara gerturatutako abelburu onenek Azpi gorri ahuntz-arrazaren  Euskadiko II. Txapelketa egingo da. Arraza horretako ale onenak aukeratzeko, epaileek animalien morfologia izango dute kontutan, batez ere.

Egun pasa bertaratzen direnek Carlos Ibarrondo elorriarrak erreko dituen hogei Azpi gorri ahumen okela dastatzeko aukera izango du. Eguerditik aurrera, okela horrekin eta baserriko ogiarekin egindako pintxoak salduko dira bi euroren truke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados