Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

20 ekoizle izango dira Elorrion biharko Azoka Ekologikoan

ElorriokoAzokaEkologikoa
Eskualdeko zein Errioxatik eta Zamoratik gerturatutako ekoizlean izango dira Elorrion.

20 ekoizle bilduko dituen XXII. Durangaldeko nekazaritza ekologikoaren azoka ospatuko da bihar Elorrioko plazan, goizeko 9:30etatik eguerdiko 14:30etara. Elorrixa ekologia elkarteak eta Marisatsa ekokontsumo elkarteak, EHNE sindikatuaren, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren-ENEEK eta Urkiola landa garapen elkartearen laguntzarekin antolatutako ekimenak inguruetako zein beste lurraldeetatik gerturatutako ekoizleak bilduko ditu.

Edizio honetan izango den berrikuntzetako bat “eskualdeko gazta ekoizle ekologikoaren ziurtagiria lortzear dagoen lehen gaztagilea izango dugu”, Agus Gartzia antolatzailearen esanetan. Izan ere, Elorriora gerturatuko diren ekoizleen artean Kepa Agirre zornotzarra izango da eta “egun batzuk barru bere ekoizpena ezaugarri ekologikoekin eginda dagoela bermatzen duen ziurtagiria eskuratuko du”. Agirrek jarriko duen saltokian, gazta zein jogurtak erosteko aukera egongo da.

Plazan kokatuko diren 20 posturen artean beste gaztagile bi izango dira eta ortuariak berriz beste hiru erakusmahai jarriko dituzte. “Aurreko egunetako eguraldia ortuarientzat oso txarra izan da eta ekoizle batzuk azokara eramateko produkturik ez dutela esan digute”, Gartziaren arabera.

Jogurtak, txakolina, sagardo, ogia, eztia eta marmeladen postuekin batera, irin zein osagai ekologikoekin egindako pasta, barazkiekin ekoiztutako pateak, Zamoratik gerturatuko den berakatz ekoizlea edo Errioxan ekoiztutako olioa ere eskainiko dira. Xaboi, krema eta bestelako produktu kosmetikoekin osatuko da aurtengo azoka.

Ekimen honetara gerturatzen diren ekoizleek, produkzio ekologikoa izateaz gain jarduera hori bermatzen duen ENEEKen edo baliokide den elkarteren baten erregistratuta egon behar dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados