Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

13.500 erabiltzaile baino gehiagok hartu dute Auzobusa zerbitzuaren lehen urtean

13.500 erabiltzaile baino gehiagok hartu dute Auzobusa zerbitzuaren lehen urtean

2010eko uztailean martxan jarri zenetik, 13.500 erabiltzaile baino gehiagok hartu dute Zornotzako Auzobusa bere lehen urtean. Larrea eta Euba auzoetara doan linea izan da erabiliena. Auzobusa udalak dituen Mugikortasun Jasangarriaren Plan Estrategikoaren ekimenetako bat da.

Udalerriko Auzobusa 2010eko uztailean jarri zen martxan, Amorebieta-Etxanon hiri barruko zein industria poligonoentzako garraio zerbitzua emateko. Herritarrei garraio pribatutik publikorako jauzia ematen lagundurik, mugikortasun jasangarria sustatuko duen zerbitzu alternatiboa eskaintzea izan da zerbitzu honen helburu nagusietako bat, udal arduradunek azpimarratu dutenez.

Abian jarri zenetik, gora egin du etengabe erabiltzaile kopuruak, eta gaur egun 2.000tik gorakoa da hileko batez bestekoa. Lehenengo hilabetean dohainik eskaini zen zerbitzua eta horren ostean, irailean, probaldiari ekin zitzaion. Aurtengo apirilean, ordura arte eskainitako zerbitzua aztertu eta hiritarren iradokizunak jasota, indarrean sartu ziren gaur egun egituraturik dauden ibilbideak.

Inguruetako auzoetan bizi diren edadeko pertsonak dira erabiltzailerik ohikoenak. Medikuarenera, edota hiriguneko dendetara etortzeko erabiltzen dute zerbitzua gehien bat. Eguneko lehenengo orduetan berriz, industria-poligonoetako langileak dira, nagusiki, hiri barruko autobusaren erabiltzaileak. Izan ere, Larrea auzora iristen den linea da gehien erabiltzen dena eta, horren atzetik, alde txikiz, Euba auzoraino doana, Udaletik esan dutenez.

 

Bederatzi ibilbide

Amorebieta-Etxanoko Auzobusa zerbitzuak 9 ibilbide ezberdin egiten ditu gaur egun. Horietatik bostek Larrea, Boroa-San Pedro, Euba (Orue eta San Migel), Etxano-Dudea eta Zubizala auzoak hirigunearekin lotzen dituzte (auzo batetik bestera joan aurretik, beti egiten dute geldialdia Gudari kalean). Beste laurek, berriz,  Boroa, Zubieta eta San Antonio industria poligonoetarako bidaia egiten dute, Amorebieta-Etxanoko hainbat lekutatik.

Zerbitzuaren prezioa 0,90 eurokoa da, baldin eta txartel arrunta erosten bada. Creditrans txartela erabilita, berriz, 0,60 eurokoa eta 0,27 eurokoa Gizatrans txartelarekin.

Topaketa eta Amorebiziz

Amorebieta-Etxanoko Udalak Tokiko Agenda 21ean txertaturik daukan Mugikortasun Jasangarriaren Plan Estrategikoaren ekimenetako bat da hiri barruko autobusa.

Udaletik aurreratu dutenez, hainbat dira mugikortasuna hobetu eta Ingurumenean eta bizi kalitatean eragiten diren ondorioak gutxiagotzeko abian jarri diren egitasmoak. Horien adibide ditugu plan ziklagarria, trafikoa arindurik atmosferaren kutsadura eta kutsadura akustikoa murrizten dituen TOPAKETA plana eta AMOREBIZIZ izeneko bizikleta-mailegurako zerbitzua, besteak beste.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados