Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

1200 lagunetik gora bilduko dira zapatuan Kurutziaga ikastolaren
50. urteurreneko bazkarian

KurutziagaIkastolaDurangoko Kurutziaga ikastolak 50. urteurrena ospatuko du zapatuan Landako gunean eta egun osorako prestatutako egitarauan jolas, ikuskizunak, musika eta 1200 lagun bilduko dituen bazkaria tartekatuko dira.

Eguneko egitaraua goizeko 10:30etik 14:30era Landako gunean jarriko diren puzgarriekin eta 12:00etan Plateruenan eskainiko den ‘Ane eta Piratekin parrandan’ ikuskizunarekin hasiko da.

12:30etik 14:30era ‘Kurutziagatik Kurutziagara’animazioarekin girotuko dituzte Durangoko kaleak. Eginkizun horretan bi musika talde eta ikastolako hankapaluak eta konpartsak parte hartuko dute. Han-hemenka ibiliko diren taldeak gune desberdinetatik irtengo dira; bata Kurutziaga kalean dagoen Kurutzesantu museoaren paretik aterako da, ikastola sortu zen gunetik hain zuzen, eta bestea gaur egungo Kurutziaga ikastolatik aterako da.

14:30etik aurrera 1200 lagunetik gora Landako gunean bilduko dituen bazkaria eta horren ostean egingo den Urteurreneko ekitaldia izango dira eguneko ekitaldi aipagarrienetakoak. Ospakizunari amaiera emateko Luhartz taldeak girotutako erromeria egongo da 17:00etatik aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados