Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

100 pertsona inguruk eman du izena dagoeneko Berbalagunerako

Bi hamarkadetan Durangaldeko herrietan garatutako Berbalagun ekimena, aurrez-aurreko zein on-line formatuan gauzatuko da aurten ere. Dagoeneko 100 pertsona inguru biltzen dituzten 17 talde osatu dira, horietatik 7 Durangon.

Hala ere, euskararen erabilera areagotzeko eta arlo guztietan presentzia handiagoa izateko helburua duen ekimenera pertsona gehiago erakartzeko esperantza du Durangaldeko Berbalagun programaren dinamizatzailea den Irati Anakabek. “Iaz 26 talde sortu ziren eta 200 pertsonatik gora parte hartu zuten”, azpimarratu du.

Ikasturte berriko ekimenak 21. edizioa beteko du aurten eta, aste honetan egindako aurkezpenean, Durangaldeko Mankomunitateak eta eskualdeko Udalek bertan parte har­tzeko dei egin diete herritarrei.

Berbalagun-Durangaldeak doako jarduerak proposa­tzen ditu urte osoan zehar, eskualdeko udalerri guztietan, euskara praktikatzeko eta per­tsonak elkartzen laguntzeko, azken batean euskaraz bizi­tzeko.

‘Hiketalagun’ ekimena

Aurten, mendi irteerak, irakurketa klubak, bisita gidatuak, hi­tzaldiak, edo, Iurretako herritar talde batek proposatuta iaz martxan jarri zen ‘Hiketalagun’ ekimena antolatzeko asmoa agertu dute.

Azken egitasmo horren bidez, eta hitanoaren egoera txarra kontuan hartuta, ‘Poltsikorako hitanoa’ liburuxka argitaratu zen eta testu hori oinarri hartuta “ikastaroa antolatu eta Hiketalagun taldeak” sor­tzeko asmoa agertu dute.

Berbalagunen izena ematea edo informazio gehiago nahi dutenek 639 400 786 telefonora deitu edo durangaldea@aek.eus posta elektronikora idatzi dezakete. praktikatu.eus/blog/durangaldea webgunean ere informazio gehiago lortu daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados