Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

100 neurritan oinarritutako legegintzaldiaren lan ildoak zehaztu ditu Elorrioko Udalak

100 neurritan oinarritutako legegintzaldiaren lan ildoak zehaztu ditu Elorrioko Udalak

Elorrioko Udaleko Gobernu Taldeak legegintzaldi honetako ardatza izango den Gobernu Planean tartekatutako 100 neurriak aurkeztu berri ditu. Herritarrekin, eragileekin, Udal langileekin eta talde desberdinetako ordezkarien partaidetzarekin osatutako plan honetako egitasmoak “herritarron ongizatearen alde” zehaztu dituzte.

“Biharko Elorrioren oinarria” izango den Gobernu Planak herriaren arlo guztietan eragina izango duten 100 proiektu biltzen ditu, berau izango baita legegintzaldi honetako “oinarria, bizkarrezurra eta bide-orria”, Idoia Buruaga Elorrioko alkatearen esanetan.

100 neurri horien artean gizarte-sektore ezberdinei eragingo dizkietenak daude. Legegintzaldi honetarako zehartutako proiektuen artean “Gizarte Zerbitzuen berrantolaketa; Eguneko Zentroa Elorrion izatea aztertzea; Elorrioko gremioen zerrenda egitea; herritarren kontseiluaren sorrera; Aldapebeitia jauregiaren erabilera zehazteko prozesu herritarra martxan jarri eta burutzea; herriko elkarte guztien gida sortzea; kirol instalazioen mantentze-beharretarako protokoloa egitea; edota Elizaldeko futbol-zelaiko soropil artifiziala aldatzea” aipatu zituen Buruagak.

Aipatutako proiektu horiek ez dira besteen gainetik lehenetsiko direnak, aukeraturako egitasmoak “baliabideak sortzen diren heinean” gauzatuko baitira, Xabier Domínguez alkateordearen esanetan. Gainera aurkeztutako agiria “ez da plan itxia izango” eta momentuan momentuko ekarpenak jaso eta bertan tartekatuko dituzte.

Aurreikusitako zereginak “ez dira denak batera beteko” eta proiektuak gauzatzerako orduan “kontuan izango dugu Udalaren egoera ekonomikoa”, Jon Ander Gracia zinegotziaren arabera.

2016. urterako aurreikusitakoak esaterako, datorren asteko plenora eramango den aurrekontuan batuko dira. “13 zinegotzion arteko adostasuna bilatu nahi dugu” eta orain arte egindako lanak aparteko esfortzua egitea suposatu badu ere, “aurrekontua aho batez onartzea” gustatuko litzaiekeela onartu zuen Graciak.

Plan neurgarria

Bataz beste 80 edo 90 herritar izan dira plana garatzeko egindako sei bileretan, tarteko “gainontzeko herriko talde politiko guztietako ordezkariak” Buruagaren esanetan. Gainera, orain arteko lanak jarraipena izango dute etorkizunean, hain zuzen gaika edo arloka egingo diren bileretan, nahiz eta azken asmoa “herri kontseilu bat sortzea den”, Buruagak baieztatu zuenez.

Herritarren partaidetzarekin gauzatutako plan honetan, “nora goazen eta zer egin nahi dugun” zehazten denez “gardentasunez” jokatu dutela dio Buruagak. Iritzi horretan sakondu du Graciak, plan hau ez dela “dekretuz eginiko egitasmoen bilduma” ezta “gure programa garatzeko egin dugun zerbait”, esaterakoan. Horren orden dokumentu “ahalik eta zabalena” egiten saiatu direla azpimarratzen du.

Plan honetan agertzen diren ekimen guztiak “neurgarriak” direla eta legegintzaldiaren amaieran “neurtu egingo” dituztela azaldu dute. Hori da, hain zuzen, proposatutako 100. neurria: “balorazioa publikoa” egitea.

Gobernu Taldeak  proposatutako neurri guztiak herritarrei helaraziko zaizkie egun hauetan etxez etxe banatuko den ‘Amestutako Elorrio egin’ aldizkariaren bidez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados