Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

100.000 euskaltzaleren topagunea

100.000 euskaltzaleren topagunea

Ate joka dagoen Durangoko Azokak bere 49. edizioa beteko du abenduaren 5etik 8ra eta aurten ere berrikuntza ugarirekin dator Gerediaga Elkarteak sortu, mantendu eta urtetik urtera indarberritzen duen ‘Kulturaren Plaza’.

Inoiz baino stand gehiago kokatuko da Landako Erakustazokan, 245 guztira, eta bertan zabalduko den Gogoetaren Plazak “sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat” eskainiko du.

2014ko edizioari lasaitasun puntuarekin egingo diote aurre antolatzaileek, nahiz eta 620.000 euroko aurrekontua izan. “Zulorik ez egitea” da Nerea Mujika Gerediagako Elkarteko Lehendakariaren esperantza eta pisuzko arrazoiak ditu horretarako.

Aipagarriena, Eusko Jaurlaritzak iaz emandako 80.000 euroei aurten beste 70.000 mila gehituko dizkiola eta datozen edizioetan urteko 150.000 euroko ekarpenari “eutsi egingo diogu. Egonkortuta dago”. Hala adierazi zuen aurkezpen ekitaldian Jose Manuel Bujanda Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuaren Kabineteko zuzendariak.

Aitziber Idigoras Durangoko Alkatearen esanetan Azokak “euskal kulturaren gailurrean” kokatzen du Durango eta, herri osoa “gure kulturaren erreferentzia bihurtzen” duen egitasmoak, “berebiziko garrantzia” du. Hala izatea gerturatuko diren 100.000 lagunek baieztatuko dute.

Okzitania eta Anuntxi Arana

Euskal Herri osotik etorriko diren kulturzaleekin batera, Okzitaniako hainbat herritar ere Durangon izango da, herrialde hori izango baita aurtengo gonbidatua. Horrenbestez, herri horren hizkuntza eta kulturaren ezaugarriak gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain euskararekin duen harremanaren berri ere emango da.
 
Ohorezko beste gonbidatua euskal mitologia eta antropologia arloetan hainbat lan egindako Anuntxi Arana izango da, berak jasoko duelako aurtengo Argizaiola Saria. Arana, frantses filologian lizentziaduna izateaz gain, Ipar Euskal Herrian euskaraz defendatu zen lehenengo doktorego tesiaren egilea da.

2014ko azokak izango dituen beste protagonistak bertan aurkeztuko diren 330 nobedadeak izango dira, tarteko Durangaldeko edo eskualdearekin harremana izan duten idazle edo sortzaileen argitalpenak.

Durangaldeko sortzaileak

‘Erresumaren ilunsentia’ obrarekin azalduko da Azokan Mila Salterain abadiñarra. Txalaparta argitaletxeak kaleratu duen “nobela koral” honekin lehengoz murgiltzen bada idatzizko sorkuntzan, Salterainek Abadiñoko toponimia batzen duen liburua koordinatu zuen.

‘Erresumaren ilunsentia’ Astxiki eta Ailluz haitzek babestutako Urazandia eremuan kokatzen da. Paraje horren inguruan agertzen diren “pertsonaia historikoak nobelatu ditut eta Durangaldeko fikziozko pertsonaiak gehitu ditut” dio Salterainek. Batez beste 36 pertsonaia eta beraien artean Errikardo Lehoi-Bihotza, Antso VII.a edo Berengela.

Oinarri horrekin “XII. mendeko bizimodua irudikatu nuen eta Nafarroak Durangaldea galtzeko zein arrazoi egongo ziren landu dut”. Liburuak dituen 390 orrietan “hiru edo lau istorio gurutzatzen dira eta guztiak elkartzen dira pare bat tragediaren inguruan”, Salterainek azaltzen duenez.

Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteak Bittor Kapanagaren ‘Euskara erro eta gara’ liburua aurkeztuko du, hain zuzen Otxandioko euskaltzalearen lanak bilduko dituzten bietatik lehena. Liburuari izena ematen dion eta bere teoria eta uste nagusiak biltzen dituen obra nagusiaz gain, beste lau idatzi tartekatzen dira, batzuk argitaragabeak.
 
Txomintxo eta Perutxoren abenturen atal berri bat aurkeztuko dute Peru eta Txomin Magdalena anaiek Elkar argitaletxearekin. Oraingoak ‘Txomintxo eta Perutxo Iosuri fardela aldatzen’ izenburua du.

Xabier Amuriza bertsolariak aurkeztuko duen liburuko protagonista beste bertsolari bat da, Gregorio Larrañaga ‘Mañukorta’. Lanku bertso zerbitzuak argitaratutako obra ‘Mañukorta, bersonajea’ du izenburu.

Aurten lehengoz kokatuko den Autoekoizleen plazan, bere azken sorkuntza eskainiko du Lauaxeta ikastolak eta Andoni Esparza Elkarteak eskualdearekin harreman estua izan zuen Jose Antonio Retolazaren omenezko liburua izango du Durangon. Lehengo atala Retolazak sortutako Kili-Kili pertsonaiari dagokio eta bigarrena sortzailearen biografia agertzen da.

Hainbat aldiz izan da Joseba Sarrionandiaren lan berri bat Durangoko Azokan eta aurten ere ez da faltako. Orain, iurretarrak idatzitako hamaika testu Gose taldeak musikatu eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek sorkuntzekin batera ‘Gosariak’ lanean biltzen dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. euskotrena

    Durangoko Azokara trenez joateko, EUSKOTRENA aplikazio berria deskargatu. Ez du Internetik kontsumitzen. Ordutegi, prezio eta bidaien iraupena zure mugikorrean.

    Deja una Respuesta
  2. euskotrena

    Durangoko Azokara trenez joateko, EUSKOTRENA aplikazio berria deskargatu. Ez du Internetik kontsumitzen. Ordutegi, prezio eta bidaien iraupena zure mugikorrean.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados