Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

1.700 euro banatuko ditu saritan
24 Ordu Digitalean lehiaketak

Elorrioko Arriola Kultur Aretoak antolatutako 24 Ordu Digitalean ekimena gaur eta bihar burutuko da eta lehiaketara aurkezten diren parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte pelikula burutzeko. Hamabigarren edizioa beteko duen lehiaketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da antolatzaileek aurtengo gaia ezagutzera ematen dutenean.

24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa-lehiaketako partaideek pelikula bat aurkeztu behar dute, “oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu” ondoren, antolatzaileen esanetan.

2016ko edizioan parte hartu zuten lehiakideek ‘Bizipoza’ izan zuten lehiaketako gaia eta pelikulan “Gazteak baleki, zaharrak baleza” esaldia tartekatu eta maleta bat agertu behar zen nahitaez. Irabazlea Burgundi taldearen ‘Heroiaren bidaia’ pelikula izan zen eta finalistak ‘Corazón contento’ eta ‘Labanen dantza’ izan ziren.

Lehiaketara aurkeztutako filmak formatu digitalean egindakoak izan behar dira, .avi konpresio gabe, .mov ( H264 edo MP4) edo konpresio gabe 16:9 formatuan. 4:3 formatuan aurkezten bada, banda beltza gehitu beharko zaio. Emisio formatua 16:9 izango da.

Aurkeztutako filmen emanaldia etzi izango da, gaueko hamarretan hasita eta emanaldia amaitu ondoren sari banaketa egingo da.

Ekimenaren helburua “multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz”, antolatzaileen arabera.

24 Ordu Digitalean lehiaketak hiru sari banatuko ditu. Irabazleak 700 euroko saria eskuratuko du eta aukeratutako beste bi finalistak 500 euroko sari bana jasoko dute.

Lehiaketan izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko 24ordu@arriolaka.com emailera idatzi behar da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados