Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

1.500 euro jasoko ditu Zornotzako V. Maketa lehiaketaren irabazleak

The Van talde berriztarrak irabazi zuen iazko maketa lehiaketa.

Amorebieta-Etxanoko Gazteria Sailak martxan jarri du Maketa Lehiaketaren V. edizioa.  Lehiaketak bi sari emango ditu; 1.500 euroko bat talde irabazlearentzat eta 500 eurokoa bestea euskarazko abestirik onenarentzat. Interesdunek otsailaren 28ra arte izena emateko aukera izango dute ametxgazteria.net web gunean.

Maketa Lehiaketa edozein musika estilo lantzen duten taldeei zuzenduta dago, diskorik ez badute inoiz argitaratu edota kontratu diskografikorik ez badute. Parte hartzeko, kideen erdiak, 16 eta 35 urte bitartekoak izan beharko dira eta ezin izango dira lehiaketan parte hartuko duten talde baten baino gehiagotan egon.

Aurrera egingo duten taldeak aukeratuko dituen epaimahaia, musika arloko profesionalekin eta antolakuntzako langile teknikoekin osatuko da. Guztira bederatzi maketa hautatuko dira eta aukeraketa egiterakoan aintzat hartuko dira ahotsaren nortasuna, taldekideek nola jotzen duten eta aberastasuna konponketetan. Horrez gain, zuzenean erakusten duten indarra ere kontuan hartuko da.

Hautatutako taldeak zeintzuk izan diren martxoaren 8an jakinaraziko da eta talde hauek Zelaieta Zentroko kontzertu gelan zuzeneko emanaldi bat emango dute. Kontzerturako errepertorioa 40 minutukoa izan behar da. Gehienez bi bertsio jo ahal izango dira kontzertuan eta beste bat gehiago euskaraz bada.

Bestalde, irabazleek azken kontzertu bat eskainiko dute maiatzean. Han maketa lehiaketaren sariak banatuko dira. Talderik onenak 1.500 euro jasoko ditu, euskarazko abestirik onenak 500 euro eta Zornotzako jaietan jotzeko saria ere egongo da.

Parte hartu nahi duten taldeek e-mail bat bidali beharko dute gazteinfo@ametx.eus helbidera. Bertan, ametxgazteria.eus helbide elektronikoan deskargatu ahal den izen emate orria, taldeko hiru kantekin osatutako artxibo konprimitua eta adingabekoek guraso edo tutoreek sinatutako baimena bidali beharko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados